2008-01-10

AUDACITY

Digitalizatzeko ordua iritsita, shareware programa bat aukeratu behar genuela eta Audacity hautatu dugu.


  • Aplikazioa izanda ez du aparteko instalaziorik behar. Hau sarean dauden ordenagailuetan lan egiteko orduan bentaja handia da.
  • Doakoa eta jaisteko erraza.
  • Erabilera nahikoa sinplea dauka. Eta aukera asko ematen ditu soinuaren inguruko hainbat aldagai maneiatzen hasteko.
Helbide honetan lortu ahal izango duzu, nahi izanez gero:

http://audacity.sourceforge.net/download/

Arazo legalak direla eta Audacity-k ezin du zuzenean mp3 artxibategiak sortu. Horretarako horko helbideak "LAME encoder" adabakia jaitsi beharko duzu. Gero, Audacity-tik zure lehen mp3-a esportatzeko orduan, adabakia non daukagun esango diogu eta listo egongo da hurrengoetako ere.

JAITSI ETA ETXEKO ORDENAGAILUAN INSTALATU ETA SALTSEATU!

2006-02-15

tresneria (3): nahasketa-mahaia



Hau da gurean dugun nahasketa-mahaia. Modeloa (Fonestar SM-1650) nahikoa zaharra da, baina balekoa izan daiteke burutu behar izango dugun lanerako. Saiatu naiz eskolan mahai honi buruzko instrukzio-liburua topatzen, baina alferrikakoa izan da. Ekoizlearen webgunean ere (www.sonelsa.es) ez dut ezer topatu. Inork ba al du inofromazio hori?

Mahaia nahiko sinplea da. Honelako sarrerak ditu:

  • DJaren mikroa
  • mikroa
  • 4 sarrera-ate bikoitz (konmutadore batenbitartez aukeratzen da zein seinale sartu)
DJaren sarrera ez dugu erabiltzen
Mikroaren sarrera: hiru mikro dauzkagu bertan pintxatuta
Sarrera bikoitzak honela dauzkagu antolatuta:
- 1. sarreran CDa
- 2. sarreran Pletina1
- 3. sarreran PCa
- 4. sarreran Pletina2 / osagarria (jack bat irratia, grabagailua, sakelakoa... pintxatzeko)

Beste ezean, eta mahaiaren liburuxka topatzen ez nuenez, ikasleei kontrol bakoitzaren funtzionamendua argitzeko apunteetan txertatuko nuen marrazki bat egin behar izan nuen.

2006-02-01

tresneria (2)


Hona gure eskura dugun tresneria:


  • PCa
  • anplifikadorea eta pantallak (barneko soinua)
  • emitigailua
  • nahasketa-mahaia
  • bi kasete-pletina
  • CD-irakurle bat
  • Irrati-kaseta (CDduna)
  • mikroen seinale-anpliagailua
  • hiru mikro
  • mikro-mutilak

Ikasle batzuk nahikoa trebeak dira gailu hauek erabiltzen, etxean antzekoak dauzkatelako. Beste batzuekin, ordea, hasiera-hasieratik landu behar izango da dena. Horregatik aparailuz aparailu denei tarte berezia eskaini ohi diegu eta, batik bat, hauen bitartez egin ohi ditugun oinarrziko operazioei (CD bateko abesti zehatz bat entzun, zinta bat grabatu...).

2006-01-25

tresneria


Ikusiko duzuenez, gure tresneria ez da punta-puntakoa, baina ematen dituen aukera guztiak aprobetxatuz gero, "gauzatxoak" egin daitezke. Urtero zerbait berritzen dugu: mikro-mutilak direla, kaskoak direla, konektore batzuk... Ikasleen eskutara dagoen material guztiak jasaten du eragina; baina, oro har, nahiko ondo zaintzen dutela esan genezake. Ziurrenik ordenagailuko mikroa ez da iritzi berakoa izango.

irrati-gela


Hau da topatu nuen gela. Ikusten duzuenez, bitan daukagu zatituta. Barruko aldean gidoi eta pestatketa lana egiten dugu; kanpokoan tresneria daukagu. Oso gela alaia da. Eta berogailu-sistema berria jarri duten geroztik epel-epel egoten da neguan!

2006-01-18

INFORMAZIOAREN BILA

Interneten saiatu behar berriz ere. Oraingoan Cervantesen hizkuntzari ekin eta bilaketa aurreratuari ekin. Badirudi Espainiako MECak baduela zenbait material. Hau dena itzuli behar ote dut? (hotzikarak!)

http://recursos.cnice.mec.es/media/radio

NONDIK HASI?

Eskola berri batera iritsi naiz. Ikasketaburuak: irratigintza eman behar duzu aurtengoan!
Hau ezustekoa! (era finean esateagatik)
Nonbaitetik heldu behar zaio gaiari.
Interneta, noski!
Lehenengo bilaketa euskaraz: emaitzak 0 patatero.

2006-01-11

KAIXO MUNDUA

Gure eskolako irratian egiten dugun lana agertzeko zabaltzen dugu blog hau. Inori interesatuko ote zaio? Komentarioak, mesedez!